Ere bai Wegenerren kontinenteen jitoen teoria deitu ahal da. 1912an sortu zuen. Iraganean azaleraturiko lur guztiek Pangea kontinentea osatzen zuten,
eta hori orain ezagutzen ditugun kontinenteetan zatikatu zen.
Kontinente horiek ozeano-hondoko harririk dentsoenen gainean zeuden
flotatzen eta aldi berean lekualdatzen ari ziren, harik eta gaur
egungo kokalekua hartu arte. Hasieran ez zioten sinestu baina urteak pasa eta lau frogen hauen bidez sinestu egin zioten.
- Froga paleontologikoa
Wegenerrek
arrasto harrigari bat aurkitu zuen. Ozeanoak banandutako kontinente
ezberdinetan, espezie bereko fosilak aurkitu zituen Mesosauroa
izeneko narrastiarenak. Ondorioz, Wegenerrek ondorioztatu zuen
narrasti horrek ezin izan zuela kontinente batetik igaro ozeanoa
zeharkatuz. Fosilen banaketa azaltzeko, aukera bakarra garai hartan
kontinenteak elkartuta egotea egon ziren da.
- Froga
geografikoa
Kontinenteen kostak bat zetozela behatu zuenean, batez ere, Afrika
eta Hego Amerikako kontinenteen kostak. Iraganean kontinenteak
elkarturik Pangea osatzen bazuten, logikoa da orain zatiak egokitzea.
Hala ere, plataforma kontinentaleko mugak elkar hobeto egokitzen dira
gaur egungo kostak baino.

- Froga
geologikoa
Wegenerrek
kontinente guztiak elkartu zituenean Pangea osatuz, konturatu zen
adin bereko mendikateak eta harri mota berdinak zeudela kontinente
desberdinetan eta haren arabera elkartuta egon ziren.
- Froga
paleoklimatikoa
Orain dela 300 milioi urte glaziazio bat egon zen. hain zuzen ere, hegoaldeko poloko izotza bere mugetatik kanpo hedatu zen eta ildaskak sortu zituen estalitako kontinenteetako harrietan. Gaur egun, garai hartako ildaska glaziarrak bata bestetik milaka kilometrotara kokaturiko harrietan daude. Horren azalpen bakarra, glaziazioen garain batuta egotea da.

Hasieran teoria hau ez zen onartu Wegenerrek ez zekielako nondik ateratzen zen kontinenteak mugitzeko indarra.Urte batzuk pasa eta gero froga batzuk aukitu zituzten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario